XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lana Bada, oporrak pasatu zaizkit azkar eta orain hilabetearen zehar mantenu ariketak izaten ziren lan gordina eta hutsa bihurtu dira iratzargailuaren deiadar zorigaiztoa entzun eta gero.

Beste garaietan, aro modernoan hain zuzen, lanaren apologia garaitzen zuen, batez ere, esku-liburu falangistetan euskaldunak langile amorratuak zirela biribiltasunez azaltzen eta azpimarratzen zigutelako eta definizioa subliminalki onartzen zen batipat.

Txano ezkertiarraren iragaziz gero, jons-aren topikoa ia ia estajanobismoa bilakatzen zen eta batzutan ni goizeko seiretan esnatzen naiz aupada gisaz aurpegira botatzen zidaten proletarioek.

Zeregin literarioa beste betebeharra zela alferrik arraposten nien.

Luzaro idazkunak bere plusbalia zertzen duela liburu eta aldizkarien industrietan argitu diet esku langileei, baina ez zidaten sinesten.

Enpresarioak ados zegozen menpeko multzoarekin kasu zehatz honetan: eskribatzea lan zintzo eta serioa zen bitartean idazketa nagien aitzaki esistentziala besterik ez zen haientzat.